XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbait lan-tresna, eraikin, altzari eta abar egiteko burdina behar-beharrezkoa zenez, oso gai garrantzitsua zen.

Burdina lortzeko hiru gai behar ziren: mea, egur-ikatza eta ura.

Mea egur-ikatzaren bitartez berotu eta mailua eta makineria uraren indarraz mugiarazten zen.

Hiru gai horietan garraiatzen zailenak ura eta egurra dira eta Aralarren, Euskal Herriko atlantikoalde guztian bezala, ugariak zirenez, burdinolak bertako erreka eta baso handien inguruan kokatu zituzten.

Garai honetan baserriaren garapenak erroten premia sortu zuen eta lehen zeudenez gain berri asko sortu ziren.

Errota hauek uraren indarra behar zutenez mugitu eta lanean jartzeko, erreka bazterretan kokatu zituzten.

Tokitan geratu ziren garai bateko beharrei erantzunez asmatu zituzten esku-errota sinpleak!: bi harriren artean, eskuz, txikitzen zuten alea.

Artzantzaz eta nekazaritzaz gain eta batez ere baserrian lanik ez zutenentzat, horrelaxe sortu ziren ofizio berriak: hargintza, zurgintza eta beste artisau-langintza batzuk.

Burdina piska bat lortzeko ikatz asko behar izaten da.

Hona, adibide gisa, datu batzuk: 1650etik 1814ra bitartean, 164 urtetan, Gipuzkoan 459.200 tona burdina egin zen.

Burdina hori lortzeko 2.755.200 tona ikatz erabili zen eta 14.000.000 tona egur behar izan zen.

Azalerari dagokionez, horrek guztiak, 25.000 ha. basoren ustiaketa dakar urteko.

Behar zuten naturako gaia hartzen zuten ikazkinek, egurra.

Baina aurrera ere beharko zutela bazekitenez, iturria ez agortzeko moduan egiten zuten lan, geroko interesetan pentsatuz, nolabaiteko errespetoz:

normalean ez zuten zuhaitza ipurditik botatzen, baizik eta lurretik pare bat metrotako altueratik adar lodien inausketa egiten zuten.

Horrela, zuhaitzik ez zen hiltzen eta etekina atera egiten zitzaion.